Erreportajeak
Erreportajea
Hiltzeko eskubidea, giza eskubidea?
Ainhoa Etxebeste
Euskadi Irraria
Erantzuna garbi du Iñaki Olaizola, DMD Duintasunez hiltzeko eskubidea aldarrikatzen duen elkarteko kideak.
Bai, heriotza giza eskubidea da eta hala aztertu behar da. Antopologo izanik "balore demokratiko gisara" ikertu nahi izana du horrexegaitik Eutanasia. "Euskal herrian , normalean ondo bizi gara, baina aldiz oso, oso gaizki hiltzen gara" esaten dit historikoki eta kultura ezberdinetan izan diren heriotza motak zehazten dizkidan bitartean. Gure kulturan Erlijioak pisu handia izan du hiltzeko momentuan "eliza katolikoak monopolioa ere egin du heriotzeaz" bere esanetan.
Garaiak aldatu egin dira ordea eta "balio etikoak ere bai; eustanasia balore emergentea da gaur egungo gizartean" Iñakiren ustez . DMDn dmd.dhe@gmail.com egin dituzten azterketen arabera heriotza duina, kalitatezko heriotza jotzen dugu gaur egun
"sufrimendurik gabekoa, baina kontuz!. Horrek ez du esan nahi sufrimendu fisikoa bakarrik ... aintzat izaten da sufrimendu mentala ere". Nahiago izaten dugu dugu heriotzea ez gehiegi luzatzea, baina "repentinoa ere ez despeditu nahi izaten dugulako". Koste ekonomikoa da beste baldintza bat " jendeak nahiago du alferrik ez gastatzea soluziorik ez dagoenean" eta koste emozionala ere kontutan hartzen dugu "batez ere emakumezkoek. Seme-alabei ez diete eragin nahi beraiek bizi izan duten kalbarioa".
Zaintza aringarriak
Medikuntzan asko aurreratu da. Oso gaixo dauden pertsoenei sufrimendua arintzeko zaintza aringarriak ezartzen zaizkie botika zenbait baliatuz. Patrizia Labat, erizaina da. Baionako Hospitale Publikoaren mende dagoen Santé Service taldeko kidea da . Etxez-etxe ibiltzen da gaixotasun larriak dituzten eriei laguntzen. Bizitzako azken fasea etxean egitea erabaki duten gaixoak dira erietxean egon gabe."Beren inguruan dira eriak, hobe, eta askotan pixua egiten da hauek zaintzea familientzat; guk eriari eta familiari laguntzen diogu". Harreta medikua ez ezik, gizarte zerbitzuekin elkarlanean aritzen dira , eta beraz , gaixoek dituzten behar mediku, psikologiko eta sozialetaz arduratzen dira.Izan ere "eri hauek akituak izaten dira" fisikoki eta gehienetan mentalki ere bai ahulduita eta oinazez bizi direlako.
Jean Leonetti
Frantzian badira bost urte zaintza-aringarriak arautzeko legea indarrean dagoela . Jean Leonetti ministroak sustatu zuen eta ondorioz legeak bere izena darama . Sufrimendua inola ere ez dela luzatu behar arautzen du. Patriziak, 14 urte daramatza zaintza-aringarrien arloan erizain eta legea aurrerapauso handia izan da bere ustez ."Jendeak galdegin deazke, herio unea iristean zer egingo duzue " eta araudiak garbi erantzuteko eskubidea ematen dio berari "honaino bai eta hori ez ; horrela badakite" azpimarratzen dit .
Testamendu bitala
Leonetti legearen beste alde ona gaixoari ematen dion erabakitzeko eskubidea da Patriziaren irudiko "eriak uko egin diezaioke tratamendu bati, botika bati, erietxean izateari ... edo eskatzen duenari" eta bere lanaren parte bat legearen puntu hori azaltzea izaten da "eriek eta familiek askotan ez dakite" indarrean dagoen legedia eta.
Iñaki olaizolak zehazten dit, Iparraldeko biztanleek paper pribatu batean idatzita uzten dutela bere azken borondatea zein den, aldiz hegoaldean, Nafarroan bezala Euskal Autonomi erkidegoan " testamendu bitala erregistro ofiziala da", balio ofiziala duen eta idatziz uzten den erabaki pertsonala.
Eutanasia
Patrizia eta Iñakik ez dituzte gauzak modu berean ikusten eutanasiarekiko .Patriziari , mediku edo erizainaren esku uztea beste pertsona baten bizia gauza arriskutsua iruditzen zaio " zergaitik erabaki behar dugu guk " esaten du tinko. Iñakik berriz bizitzeko interesa galdu duten pertsonen kasuak oroitarazten dizkit "Ramon San Pedro ez al zen sufritzen ari? Noski baietz!". Muturreko kasuetara iritsi gabe eta oso gaixo egon beharrik gabe " asko pentsatu ondoren hiltzea erabaki duen pertsonarentzat" irtenbide publiko bat eskura jartzea Portu behar dela uste du. Eskubidea jotzen du eta eskubide hori bermatu behar dela aldarrikatzen jarraituko du DMD taldetik.