Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Erreportajeak

Euskadi Irratia erreportajeak

23 F, 30 urte igarota

Ainhoa Etxebeste

Euskadi Irratia

Astelehena zen, 1981 eko otsailaren 23a. Gain behera ekonomiko-ak eta krisi politiko larriak dimititu arazi egin zioten Adolfo Suarezi...

Historia

Astelehena zen, 1981 eko otsailaren 23a. Gain behera ekonomiko-ak eta krisi politiko larriak dimititu arazi egin zioten Adolfo Suarezi. UCD ko Leopoldo Calvo Sotelok hartu behar zuen bere oinordekotza eta Diputatuen kongresuan bozketa hasi berria zen transizio garaiko bigarren presindentea aukeratzeko. Bat batean, Antonio Tejero Teniente Coronela sartu zen hemiziklo barrura eta denon oroimenean dauden "Quieto todo el mundo", "Al Suelo" eta sub fusilen tiro-rafagak entzun ziren. 200 bat guardia zibilek hartuta zuten Espainiako Parlamentua eta bahituta zeuden aginte legegile eta exekutiboa.

Komunikabideen indarra

"Apaga la camara o te mato" mehatxu egin zioten Guardia zibileko goi-karguek Pedro Francisco Martin TVEko kamerariari baina mehatxuei entzungor, ordu erdiz Espainiako Telebista publikoko egoítza nagusiarekin harremanetan izatea lortu zuen eta horri esker daude gordeta irudi historikoak.

Fernando Cacedo Zuzendari nagusiak, bere eserlekuko kojinean gorde zuen dokumentuan" eta gainean eseri, militarrak ona ere etorriko ziren beldurrez.

SER irrati kateak ere zuzenean eman zuen gertakaria. Rafael Ruiz Diazen kontakizuna lau-haizetara zabaldu zen. Irrati honek ezku-tuka lortu zuen kongresu barruan gertatzen ari zenaren berri zabaltzea. Komunikabideen lanak beraz, garrantzia handia izan zuen gau luze artan; "Transistoreen gaua" izenarekin bataiatu izan da.

Nahasmena

Bahituta zeuden diputatuen artean nahasmen handia izan zen. Bereziki aurreneko uneetan. Gerardo Bujanda diputatu jeltzaleak adibidez "aurreneko unetik ikusi nuen luzerako zihoala", Manuel Fraga -garai hartan AP-ko buruzagiak- berriz lasaitua hartu omen zuen kolpistak ETAkoak ez zirela ikusi zuenean "guardia zibilak zirela jabetuta ulertu nuen ezin zuela ezer larria gertatu".

Manuel Gutierrez Mellado, Presidente ordea ez ezik , kongresuan zegoen militar gorena ere bazen eta aurre egin zien militar kolpistei baina kolpatu eta astindu egin zuten tentsio handiko unea sortuz.

Juan Carlos I Espainiako erregea

Tejerazoa ez zen izan diktadura ostean estatu kolpe ahalegin bakarra. Antonio Tejero Guardia zibil burua, Valentzian tankeak kalera atera arazi zituen Jaime Milan del Bosch Teniente oroko- rra eta Alfonso Armada, Juan Carlos I-ren hurbilekoa jo izan dira kospirazioaren arduradun nagusi. Oraindaino ez da argitu ordea
"elefante zuria" ezizenarekin, nor ezkutatu zen operazioaren gidaritza eta antolakuntzan.

Espainiako erregea, armadako goi agintariekin luzaro gestiotan ibili ondoren goizaldera atera zen telebista publikoan Kostituzioaren aldeko mezua zabalduz eta indarrean zegoen legedia babesteko agindua eman zuela jakin araziz. Santiago Carrilloren esanetan "funtsezkoa eta erabakigarria izan zen Erregearen ekina kolpea indarrik gabe uzteko".

Txapuza baina L.O.A.P.A

Carlos Garaikoetxea lehendakaria zen 1981 ean. Kezkatzeko gaua izan zela onartzen du eta kolpe ahalegina "txapuza" izan zela. Baina ondo gogoan du Tejerazoa eta gero hasi zela "atzerakada autonomikoa"&' || 'nbsp; L.O.A.P.A zeritzan legearen bidetik.
Autonomismoa onartzen ez zutenak lasaitzeko erabaki politikoa izan zen transizio garaian .

1981eko otsail beroa

80. hamarkada hasera, garai bereziki zaila izan zen. Felipe Gonzalez Espainiako presidente ohiaren aburuz, "garai izugarria zen .Terrorismoa eta inboluzio kolpistaren arteko etengabeko mehatxuan bizi ginen". 1980an ETAk ia 100 pertsona hil zituen
"bi, hiru egunez behin izaten zen ehorzketa edo hileta bat" Txiki Benegas buruzagi sozialistak oroitzen duenez.

81eko otsaila 23F estatu kolpe ahaleginarekin amaitu zen, baina hilabete horretan bertan hartu zituzten Gernikan ohiuka Herri Batasunako legebiltzarkideek Espainiako Errege-erreginak, ETAk Jose Maria RYAN Lemoizko ingeniari burua bahitu eta hil zuen, eta komisaldegian egin zizkioten tortura larrien ondorioz hil zen baita ere, Joxe Arregi zizurkildarra.


Entzun erreportajea atxikituriko audioan!