Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Erreportajeak

Euskadi Irratia Erreportajeak

Gaixo, baina eskolan

Ainhoa Etxebeste

Euskadi Irratia

Haurren eskubidea da eskolara joatea. Edozein lekutan daudela ere eskolara joateko eskubidea ; erietxean edo eta gaixorik daudela ere bai.

Eta eskubide horren bermea dekretuz arautu zen orain urte batzuk Eukal autonomi erkidegoan.

Honelako bi eskola daude Araban , beste bi Bizkaian eta bostgarrena Donostia erietxean. Virginia Azpiroz eta Arantxa Ugalde dira bertako irakasleak . Virginiak zehazten didanez erietxe barruko eskolaz gainera beste bi esparru ditu haur gaixoen hezkuntzak, gaixo dauden haurrentzat etxez-etxeko eskolak eskaintzen dituena eta terapeutiko-hezigarria. Buruko gaitzak dituzten ikasleek eskola bereziak izaten dituzte goizetik Lasartez eta arratsaldez bakoitzak bere zentroan lantzen du integrazioa bere ikaskideekin.

Erietxeko eskola

"Medikuaren baimena izatea" ezinbesteko baldintza da Arantxak azaltzen didanez , Donostia erietxeko laugarren solairuan kokatuta dagoen eskolara igo ahal izateko. Lanera heldu orduko pediatriako erizainei eskatzen diete bi irakasleek ingresatuta dauden haurren zerrenda. Banan-bana ikusten dituzte geletan . Haur batzuk ezagunak dituzte eta beste aurpegi batzuk berriak izaten dira egunero. Guztiei zabaltzen dizkiete eskolako ateak eguerdira arte. Berdin da haurrek zein eredutan edo saretan ikasten duten; bai eta daukaten adina ere. 3-16 urte arteko haurrek dute aukera.

Arantzak eta Virginiak badute nahikoa esperientzia malgutasunez egoera kudeatzeko "sekula ez dakigu zenbat haur etorriko diren eskolara" , ondorioz beti dute materialea prest adin eta behar guztietara egokitzeko.

Nola nahi, aurrena eskolako lanak egiten dituzte eta hauek amaitutakoan izaten da tartea jolaserako edo eta bakoitzak gogoko dituen esku-lanak egiteko. Hain zuzen ere "altxorra bezala" gordetzen dituzten esku-lan horiekin apainduta daude eskolako-gela eta inguru guztiak. Ilusia handia egiten die haurrek "beren eskuekin egin duten zerbait guri utzi nahi izatea"

Gaitz larriak dituztelako edo sueroari lotuta daudelako eskolara igo ezin duten haurrak ere badute taldeko ekintzak egiteko aukera. Bazkalostean, pediatriako plantara, erizain eta medikuak haur-gaixoetatik hurbilago dauden gela koloretsu batean elkartzen dira nahi duten guztiak. "Gelatik irtetzen direnean beste aurpegi bat" jartzen bait zaie haurrei bi irakasleek azpimarratzen dutenez.

Errekonozimendua

Ez da erraza inor sufritzen ikustea eta are gehiago oinazez haurrak daudenean. "Lan gogorra da ... baina polita" azpimarratzen dute. Gurasoen eta haurren esker ona egunero jasotzen dutelako. Gainera, mediku beraiek eta batez ere erizainek aintzat gero eta gehiago hartzen dituztela urtez-urte sentitzen dute "zainketa berezietara joateko
eskariak egiten dituzte orain". Urte batzuk atzera eginda ezinezkoa zirudien horrek, baina "medikuak ere aldatu dira" eta asko pozten dira horrekin .