Erreportajeak
"Erreportajea"
Azkoitia kultur gune
A.E.
Euskadi Irratia
Azkoitia betidanik izan da herri irekia. Arrazoi bategatik edo besteagatik egokitu izan zaio Urolako herri euskaldun honi bertako ez ziren herritarrei atea zabaltzea.
XX.mendeko 60.hamarkadan Galiza eta Extremadurako jendeak iritsi baziren, XXI.mende haseran urrunagotik lanera datozen biztanleak hartu ditu; Pakistandarrak bereiziki, baina baita Maroko, Hego Amerika edo eta Errumaniakoak ere. Migrazioetan sarri gertatzen den bezala gizonak iritsi ziren aurrena eta indarrean dagoen legeak aukera eman diren orduko etorri dira heuren familietako beste kideak
Hizkuntza
Azkoitiko ikastetxe publikoan antzeman dute familiak elkartu direla. Hezkuntza arloko matrikulazio kanpainak agerian utzi du Xabier Munibe ikastolan « izena eman duten 102 ikasleetatik 22 dira etorkinak » Arantxa Zubizarreta Lehen Hezkuntzako Zuzendariak azaltzen didanez. Azkoitia herri euskalduna da eta Xabier Munibe D ereduko eskola da eta ondorioz Euskaraz ikastea izaten da aurreneko lana ikasle atzerritarrentzat. Lan nekeza, Jexux Zelaia DBHko Zuzendariak azpimarratzen didanez ''talde handi bat'' iristen denean. Izan ere, hizkuntza ulertzen ez badute , gaietaz jabetzea ezinezkoa bait da eta ''gehienek errepikatu egin behar izaten dute” egoera eta bizitoki berrira egokitu ahal izateko, nahiz eta irakasle berezien laguntza jasotzen duten.
Gainera, ikasle guztiek ez dute jarrera bera izaten Euskararekiko.
''Argentinar batek, gaztelaniaz norekin hitzgein aurkitzen badu akabo'' da Jexuxen esperientzia. Arantxak berriz ''beraiek ere Urduz hitzgeiten dutelako edo ikasle Pakistandarrek egiten duten ahalegina aipatzen du. Jarrera hori , ikasleen gurasoekin ere errepikatzen da.
Integrazioa
Integrazioa ordea ez da hizkuntzara mugatzen, eta kultur aniztasunak arazoak ere sortzen ditu eguneroko bizitzan.
Hala nola, soiketako ordura ''txandalik gabe'' azaltzen den ikaslea edo eta eskolara beloarekin burua estalita etorri ohi den neskatoaren kasua. Jexuxek onartzen du ezin dutela ''egoera behartu'', bestela nesken kasuan bereiziki ''eskolara etorri gabe etxean geratu daitezke etxeko-lanak egiten''. Arantxak bere esperientzian oinarrituta esaten dit ''sozialki ez dira integratzen. Ez dute integratu nahi!'' Naiz eta onartzen duen kasu guztiak ez direla berdinak .
Hezkuntza
Aurrera begira, baikor hitzegin nahi dute Xabier Munibe Ikastolako arduradunek , bertakoek eta etorkinek borondatea jartzen badute Azkoitian ''naturalidade osoz'' elkarrekin bizitzeko arazorik ez luketelako izan beha. ''Gu hezitzaileak gara'' esaten dit Jexuxek , eta jakina, ikasle guztiak berdintasunean hezitzeko helburuarekin jarraituko dutela , ''ez dugu inor diskriminatuko, baina inori ez diogu aterik itxiko'' erantsi du Arantxak .