Erreportajeak
Erreportajea
Transfusio eta giza ehunen euskal zentroa
Ainhoa Etxebeste
Euskadi Irratia
Ebakuntza bat egiten digutenean eta odola edo azala edo eta beste giza ehunen baten beharra sortzen denean, ehun hori non lortzen den ez da une horretan gure buruari egiten diogun galdera.
Baina honelako osagairen bat gure gorputz barruan sartu ahal izateko prozesu luze eta zorrotza egindakoa da, kutsadura oro saihesteko.
2011ko otsailetik Galdakaoko hospital gunean du egoitza Trasfusioen eta giza ehunen Euskal Zentroak. Egoitza bateratuko laborategietan kudeatzen da ,esate baterako, Euskadiko erietxe publiko eta pribatu guztietarako odola, plasma, plaketa eta globulu gorrietan banatu ondoren.
Zilbor-hesteko odola
Zilbor-hesteko odola ere gordetzen dute, ama-emaile aukeratueta-tik. Erietxe bakoitzak laginak bidaltzeko izendatutako eguna du. Hartara, kalitate oneneko zelulak jasotzeko moduan antolatuta dago bilketa. Olatz Soto laborategiko teknikarietako batek azaltzen didanez 'sendatzeko balio dute' leuzemia eta minbizi kasuetan zelulak modu ezegokian bilakatu direlako. Ama-zelulak dira eta 'haurretan diferentziatu gabe daude oraindik 'horregaitik doaz zuzenean 'arazoaren muinera'.
Giza ehunak
Azala, tendoiak, korneakj, hezur bigunak -oro har- dira Trasfusio eta ehunen zentroko izozgailu handietan gordeta dauden
beste osagai batzuk. Maria Azkarate zentruko arduradunetako batek azaldu didanez ehun bakoitzari behar duen prozesua egin ondoren liofilizatu edo izoztu edo eta nitrogeno likidoan gordetzen dituzte, behar duten hotz mailaren arabera. 'Izozgailuetan -80º gradu artean kontserbatzen direnak eta nitrogeno likidoan -160º arteko tenperatura eskatzen duten ehun bereziak'. Osagaiaren arabera, 5-10 urteko arteko iraupena izan dezaketela argitzen dit Mariak, baina azakarrago erabili ohi direla
beharra sortu ahala.
Biobankua
Galdakaoko zentruan kokatzen da Euskadiko Biobankua ere. Clara Rodriguez arduradunak 'ikerkuntzarako Osakidetzaren laginak kudeatzeko zerbitzua' dela azaldu dit. Emaile osasuntsuen DNA, sueroa, plasma, zelukak eta ehunak jartzen dituzte ikerlarien eskura 'kontrolak egiteko' .Gaixo dauden pentsonen ehunekin alderatuz lortzen dituzte emaitzak eta gero txosten batean biltzen.
Biobankuan teknikarik aurrerakoienak darabiltzate urtez urteko esperientzian oinarrituta. 'Orain Estatuan eta Europan badaude' banku gehiago baina Euskal Biobankua aintzindaria izan da arlo askotan.
Emaileak
Zentruan ehunak eta trasfusioak gordetzeko ezinbestekoak dira emaile osasuntsuak. Zornotzatik hiru hilabetez behin 'fala barik' etortzen den Pedro da horietako bat . Ezinbestekoa iruditzen zaio behar duenarentzat odola eskura jartzea 'mesede egin dezakezu' eta ez besteri bakarrik 'baita zure buruari ere edozer gerttauta ere'. Hezur muinaren bankuan ere izena emanda dago Pedro eta organu emaile egiteko borondatea du.
Emaileak, bizirik dauden pertsonak eta osasuntsu hil direnak izan litezke ehunaren arabera. Zorionez, gero eta kontzientzia handiagoa dago Euskal gizartean donazioak egitarako garaian. Eta gizarteraen onerako ,komeni da borondate hori adieraztea.