Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Erreportajeak

Euskadi Irratia Erreportajeak

Susterra elkartea

Ainhoa Etxebeste

Euskadi Irratia

Bazterkeriak bazterkeria dakar eta Susterra elkarteak urteak daramatza kiribil hori hausteko ahaleginean.

  • Susterra elkartea

Bilboko 5. barrutiko gazteekin lan egiten du. Alegia, San Frantzisko , Abusu edo eta Miribilla bezalako auzoekin. Historikoki harrobia eta mehategia zeuden bertan eta auzo industrial bilakatu ziren.

Egun era guztietako jendeak bizi dira; ijito komunitea handia da eta etorkin kopuru zabala kokatu da bertan azken urtetan.

Susterra , Bidaide eta Equale
Josejua Senosiainek , kalean lan egiten du 18 eta 30 urte arteko gazteei behar duten laguntza eskaintzen. Susterra elkarteak hezkuntza eta aisian laguntzen dien bezala, Bidaide osasun eta hazkuntza pertsonalaz arduratzen da eta Equale taldea berriz gazte hauek justiziarekiko izan ditzaketen arazoetan laguntzeaz.

Josejuak azaltzen didanez, gazte hauek bizi diren inguruneak eta ingurune horrek duen historiak baldintzatzen ditu "baztertuak izateko aukera gehiago dute eta ondorioz inserziorako aukera gutxiag". Izan ere, gizartea erdi mailako jendearekin pentsatuta eraikia dagoela bistakoa da bere ustez.

Kontsumoa eta Indarkeria
Gazteak, kalean, kantoietan, lokaletan "eurak elkartzen diren lekuetan" topatzen dituzte. Askok "telebista eta droga kontsumo altuak" dituzte eta bakardade handia "abandonoa kasu askotan naiz eta gurasoak etxean izan". Indarkeria da beste arazo nagusia "etxeko indarkeria kasu asko izatean dira". Zer ikusi, hura ikasi izan ohi da eta inguru honetan ere berdin gertatzen da nonbait "maitasuna adierazteko ere indarkeria erabiltzen dute" kaleko hezitzaileak azaltzen didanez .

Beste aukera batzuk

Leirek, horrelaxe , lagunekin zegoela ezagutu zuen Susterra , orain hamar bat urte "porroak erretzen ari ginen kalean". Ordurako bi urteko haurra zuen eta elkarrekin bazeuden ere haurraren aitarengandik banatzeko asmotan zebilen. Susterrak, laguntza juridikoa eta psikologikoa eskaini zion "bestela ez nintzen orain nagoen bezala egongo". Pozik dago alabak eta biek beste egoera bat bizi dutelako orain "nerekin egin du haurrak bidaia hau eta biak gaude ondo". Irrifarra ahoan begiratzen dio iraganari eta eskerrak ematen dizkio Susterarri beste aisialdi mota eta aukera batzuetarako ateak zabaldu zizkiolako "burbuila batean bizi ginen, gure porroak ... aste buruetan atera ... eta kitto!".

Enpatia
Josejuak "enpatia piska bat" eskatzen du eta jendearen inguruko iritzia eman aurretik " faktore guztiak ...historikoak... inguruari lotutakoak ... aintzat hartzeko". Eta berdin pentsatzen du Leirek "ispiluan begiratzeko" eskatzen du , norberak bere akatsak ikusi ahal izateko"denak ditugu akatsak eta".
Urtero, arazoren bat duten 250en bat gazte berri iristen dira Susterra elkartera "eta horiek kasu asko dira barruti bakarrerako" Josejuaren aburuz. Leirek , hariketa bat eskaten dio gizarteari "burua irekitzeko". Berak, arraza eta etnia ezberdinetako gazteekin harremanetan asko ikasi bait du prozesu pertsonalean aurrera egin ahal izateko.

Entzun atxikituriko audioak!