Itxi

Ilargipean

Ostegunean 23:15ean

'Nire bordatik', mendian bizi den kaletar bat 'Ilargipean' saioan

O.S.

Euskadi Irratia

Josu kaletarra da izatez, baina guztia utzi eta mendira joan zen bizitzera, borda batera. Gaur, bere bordatik etorri eta 'Ilargipean' izango da gaueko 23:15etik aurrera.

  • Ardiak

Ez zitzaion hiria gehiegi gustatzen. Ez zen oso eroso sentitzen bertako bizi erritmoan. Horregatik, bere bizilekua utzi eta mendira jo zuen. Bertan, borda batean bilatu zuen aterpea, eta ogibidea, berriz, baserriko lanetan. Horrela, oso gustora bizi da Josu, behar duen guzti-guztia baitauka. Baina hori berak kontatuko digu beste inork baino hobeto, horregatik, gaur Josuren bizipen eta kontakizunak izango dira “Ilargipean” gaueko 23:15etan hasita.