Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Amarauna

Benito Lertxundi: ''Kantuei haize pixka bat eman behar zaie''

Musikari oriotarrari elkarrizketa egin diote 'Amarauna' saioan Gasteizen eman beharreko kontzertuaren aurretik.

  • Benito Lertxundi

    Benito Lertxundi

Benito Lertxundi musikaria Euskadi Irratiko 'Amarauna' saioan izan da. Oroimenaren oraina disko berria Gasteizen aurkeztu aurretik, Arantxa Kaltzadarekin hitz egin du lan horretako kantuez eta bere abesti ezagunenez.

Kantu berriak aurkezteko kontzertuak ematen ari bada ere, baditu zaleek herriz herri behin eta berriz eskatzen dizkioten kantuak. Artistaren hitzetan, "kantuei haize pixka bat eman behar zaie, oxigeno pixka bat", zenbaitetan, abesti horiekiko "erroskaz pasata" dagoela sentitzen baitu.  Eta kanta horiek abesteari utzi nahiko liokeen arren, zenbait doinurekin ezinezkoa zaio hori, esaterako, "Erribehera"rekin edota "Nere herriko neskatxa maite"rekin. Lertxundiren ikur bihurtu dira, eta, doan lekura doala ere, jendeari taularatu behar izaten dizkio.

Oroimenaren oraina lanean Jon Maia, Olatz Zugasti, Kirmen Uribe, Pako Aristi eta beste hainbaten hitzak bildu ditu gipuzkoarrak, baita bereak ere. 'Amarauna' saioan esan duenez, duela zenbait urte igarri zion bere kantuen abiapuntua "letrek" izan behar zutela, eta hitz horiek eskaintzen diotela "diskurtso musikala"; alderantziz aritu izan denean "kaltzadorearekin zapata ezin sartuz bezala" dabilela sentitzen du Lertxundik, "nolabaiteko artifizialtasuna" somatu izan baitu horrelakoetan.

Hamar kantu berriz osatutako lana besapean hartuta, Euskal Herrian barrena dabil Orioko bardoa, betiko abestaik ahaztu gabe, jakina.