Euskadi Irratia
Euskadi Irratia
Asier Arraiz gaur 18:00etan Mezularian
EH Bilduko Legebiltzarkidearen ondoren, Nafarroan Aldaketa Sustatzeko Plataformako Sergio Labaien izango dute Mezularian. Eta bihar Faktorian, Aterpe Harrera zentroko jantokiaren gaineko erreportaia.
Gaur astelehena, Asier Arraiz EH Bilduko Legebiltzarkidea elkarrizketatuko du Ainhoa Etxebestek Mezularian 18:00etan. Arraiz Iñigo Urkullu lehendakariarekin elkarrizketatu da gaur goizean eta batzarraren nondik norakoak galdetuko dizkio. Ondoren, Nafarroaren aldaketa sustatzeko plataformako Sergio Labaien izango dute gonbidatu.
Bihar asteartea, Donostiako Aterpe harrera zentroko jantokian Xiker Esnaleko egindako erreportaiea eskainiko dizuegu Faktorian 09:30etatik aurrera. 10:00etatik aurrera Manu Etxezortuk zuzendutako Faktoria magazinean Adimen emozionalaz hitz egingo dute 11:00etatik aurrera. Gonbidu izango dituzteAsier Lopez de Gereñu Adimen emozionaleko partzuergokoa, Agustin Agirre Asuncion Klinikako zuzendari medikua eta Instagiko Ibon Urretabizkaia. Ondoren, 12:00etatik aurrera sukaldean sartzeko orduan ailegatuko zaigu. Pili Manterola eta Igor Zalakainekin kalabaza sukaldatuko dute.
Arratsaldean, Xabi Larrazabalek eta Maider Segurolak zuzendutako Hiri Gorrian saioak zabalduko ditu arratsaldeko 4etatik aurrera Euskadi Irratiko mikrofonoak. Lehen orduan,Canal Astroko Eder Larrazabal tarotistarekin hitz egingo dute. Eta bigarren orduan, arratsaldeko 5etatik aurrera, Fanzine tertulian Latourette fanzinea ezagutuko dugu.
Mezularian, egunak emaniko albiste nagusienetan sakonduko dute eta 18:30etatik aurrera asteartero egiten duten moduan, Nora Esnaola eta Ivan Santamariarekin tertulia egingo du Ainhoa Etxebestek.
Eta 20:00etatik aurrera sortzaileen txokoa zabalduko da Euskadi Irratian, Arantxa Iturbek zuzendutako Arratsean programarekin. Ernesto Prat Urzainkik 'Orpoz orpo' aurkeztuko digu bertan eta 'Saioa bi' diskoa ezagutuko dugu Kamila Sabeldia eta Mari Eder Iriarten eskutik.