Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Kataluniako egoera aztergai gaur eta bihar Euskadi Irratian

Gilen Ormaza Gironako Unibertsitateko Zuzenbide Kostituzionaleko irakaslearekin hitz egingo dute gaur 18:00etan 'Mezularia'n. Cat Dem fundazioko Martin Aranburu izango dute bihar 08:30ean 'Faktoria'n.

Gaur, asteartea, 16:00etan, zabalduko ditu ateak Xabi Larrazabalek eta Maider Segurolak zuzentzen duten 'Hiri Gorrian' saioak. Lehen orduan, Itziar Ituño aktorea izango dute gonbidatu, eta honek berak nahi duena elkarrizketatu ahalko du. Bigarren orduan, fanzinean, Iruña, Bilbo eta Baionako kontuak errepasatuko dituzte Arkaitz Villar, Manu Matthys eta Maier Velezekin.

18:00etan, Ainhoa Etxebestek zuzentzen duen 'Mezularia' saioan, Kataluniako egoera aztertuko dute Gilen Ormaza Gironako Unibertsitateko Zuzenbide Kostituzionaleko irakaslearekin eta Eli Zunzunegirekin. Ondoren, Made in Basque Country tartean, Aitor Urcelai berrikuntzako doktorea eta SPRIko ekintzailetza arduradunarekin hitz egingo dute, Nora Esnaola eta Ivan Santamariarekin eguna aztertu ondoren.

20:00etatik aurrera, Arantxa Iturbek zuzentzen duen 'Arratsean' programan, Vaiven taldearen Happy end antzezlanaz hitz egingo dute Iñaki Irastorza eta Ainara Ortegaren laguntzarekin, eta, ondoren, Pello Lizarralde Modianoz arituko da.

Eta 22:00etan 'Lizardiren Baratzean', Bernardo Atxagaren Nevadako egunak liburua izango dute hizpide Euskadi Literatura Saria eta Espainiako Kritikaren Saria irabazi ondoren. Eta Galeuscari buruz ere arituko dira.

Bihar, asteazkena, Maite Artolak zuzentzen duen 'Faktoria' saioan, Kataluniaren egoera aztertzen jarraituko dute. 08:30ean, Martin Aranburu Cat Dem fundazioko kidearekin hitz egingo dute. 09:00etan, Begoña Sanzberro UPNo parlamentaria elkarrizketatuko dute. Sari bat izango dute hizpide 11:30etik aurrera: Prodema enpresak flaxekin egindako eraikinak saritu dituzte eta enpresako Unai Kuadradorekin hitz egingo dute. Eguerdian, udazkenaren ondorioez hitz egingo dute. Amaia Iriarte homeopatarekin eta Garbiñe Agiriano psikologoarekin.

16:00etan zabalduko ditu ateak Xabi Larrazabalek eta Maider Segurolak zuzentzen duten 'Hiri Gorrian' saioak. Lehen orduan, emakume pilotariekin hitz egingo dute. Eta, 17:00etan, zeliako, diabetiko eta dietista batekin tertulia egingo dute. Euren kuadrillako bazkariak nolakoak diren galdetuko diete.

'Mezularia' saioan, egunak emaniko albiste nagusiak sakonago aztertuko dituzte, eta, 18:30etik aurrera, tertulia izango dute, Jon Muñoa eta Ainhoa Larrañagarekin.

20:00etatik aurrera, Arantxa Iturbek zuzentzen duen 'Arratsean' programan, Xabier Erkizia izango dute beste behin ere Entzule perfektuaren bila. Bestalde, Hasier Larretxea idazleak Larre motzetik liburua aurkeztuko du eta Mertxe Ezeizak Koldo Mitxelenan ikusgai den 'Irakurtzea, plazerra eta eskubidea' erakusketara egindako bisita entzun ahalko dugu.