Euskadi Irratia
Euskadi Irratia
Karlos Epalza Euskadiko Unicef-eko arduraduna gaur Mezularian
18:00etan EITB-k eta Unicef-ek martxan ipini duten 'Orain ezin dugu geratu' kanpainaz hitz egingo dute Mezularian. Bihar, Miren Azkarate eta Lourdes Oñederra euskaltzainak egongo dira Faktorian.
Gaur, astelehena, 16:00etan zabalduko ditu ateak Xabi Larrazabalek eta Maider Segurolak zuzentzen duten 'Hiri Gorrian' saioak. Lehen orduan, Elaxar Lertxundi entrenatzailearekin hitz egingo dute, eta bigarren orduan, AEBetako Silicon Valley dabiltzanak izango dituzte gonbidatu.
18:00etan, 'Mezularia' saioan Beatriz Zabaletak zuzenduta, egunak emaniko albiste nagusiak sakonago aztertuko dituzte. Besteak beste, 'Punika' operazioaz hitz egingo dute Imanol Manterola Madrileko korrespontsalarekin, Brasilgo hauteskundeak aztertuko dituzte Estebe Ormazabal Brasieln bizi den euskaldunarekin, eta horretaz aparte, EITB-k eta Unicef-ek martxan ipini duten 'Orain ezin dugu geratu' umeen aldeko kanpainaz hitz egingo du Karlos Epalza Euskadiko Unicef-eko arduradunak.
Bihar, asteartea, 7:00etatik 13:00a arte zabalduko ditu Euskadi Irratiko ateak 'Faktoria'k. Maite Artolak zuzentzen duen 'Faktoria' albistegian Miren Azkarate eta Lourdes Oñederra euskaltzainak elkarrizketatuko dituzte 9:30ean euskara batuaren 50. urteurrena aitzakia hartuta.
10:00etan, Manu Etxezortuk zuzentzen duen 'Faktoria' magazineko lantaldeak hartuko du lekua Euskadi Irratian. Programarekin hasteko, hezkuntza izango dute hizpide. Bilboko Begoñazpi ikastetxean Harvard-eko hezkuntza metodoa ezarri dute eta Sergio Fernandezekin hitz egingo dute. 11:00etan Angelura egingo due bidaia. 'Olatu leku' surf enpresa berrien gaineko mintegia ezagutuko dute Juhane Dascon Lapurdiko ingeniaritza eskolan enpresa berriak sustatzeko arduradunaren eskutik. Eta 12:30en Rezola museora egingo dute bisita. 'Hormigoia ukituz' erakusketa zabaldu dute bertan.
16:00etan, 'Hiri Gorrian' saioaren tartea zabalduko da. Lehen orduan, borondateaz, borondatea emateaz hitz egingo dute, eta bigarren orduan, fanzinea egingo dute Bilbo, Iruñea eta Baionako kontuen berri emanez.