Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Agirreazkuenaga Zuzenbide Administratiboko katedraduna, 'Mezularia'n

Punica operazioa hizpide hartuta, lizitazio publikoez hitz egingo dute 18:00etan Iñaki Agirreazkuenagarekin 'Mezularia' saioan. Bihar, hezur-muineko transplanteez arituko dira, 09:30ean, 'Faktoria'n.

Gaur, asteazkena, 16:00etan zabalduko ditu ateak Xabi Larrazabalek eta Maider Segurolak zuzentzen duten 'Hiri Gorrian' saioak. Lehen orduan, musulmanekin hitz egingo dute. Udazkena ere izango dute hizpide, eta hostoen kolorea zergatik aldatzen den aztertuko dute. Bestalde, Mariasun Pagoaga aktorea izango dute gonbidatu 'Hiri Gorrian'. Bigarren orduan, Txinan dagoen Leire Oriekarekin hitz egingo dute.

18:00etan, 'Mezularia' saioan, Beatriz Zabaletaren eskutik, eta Punica operazioaren harira, lizitazio publikoak aztertuko dituzte Iñaki Agirreazkuenaga Zuzenbide Administratiboko katedradunarekin.

Eta 20:00etan, Arantxa Iturbek zuzentzen duen 'Arratsean' saioan, Xabier Erkizia entzule perfektua bilatzen ahaleginduko da berriro. Ondoren, Itxaro Bordarekin hitz egingo dute Zure hatzaren ez galtzeko poesia-liburuaz.

Bihar, osteguna, 07:00etatik 13:00etara zabalduko ditu Euskadi Irratiko ateak 'Faktoria' saioak. Maite Artolak zuzentzen duen 'Faktoria' albistegian, hezur-muineko transplanteak izango dituzte aztergai. Besteak beste, Iturrigorri elkarteko Asier Zuluetarekin hitz egingo dute, alabari hezur-muineko transplantea egin behar izan zioten.

10:00etan, Manu Etxezortuk zuzentzen duen 'Faktoria' magazineko lantaldeak hartuko du lekua Euskadi Irratian. 10:30ean, Piano bat bertsotan ekimenaz hitz egingo dute Jakoba Astiazaranekin eta Joana Ortegarekin. 11:00etan, EHUko Farmazia Fakultatean dagoen glutena ikertzeko laborategiaz hitz egingo dute Itziar Txurruka Farmazia doktorearekin eta Jonathan Miranda Farmazia irakaslearekin. Eguerdian, gurpil-aulkiarekin pilotan jokatzen dutenen gaineko erreportajea eskainiko dute.

16:00etan zabalduko ditu ateak Xabi Larrazabalek eta Maider Segurolak zuzentzen duten 'Hiri Gorrian' saioak. Lehen orduan, behien hausnarra grabatu nahi duen Izaro Zubiria izango dute programan, eta Mikel Olatexea pilotariarekin hitz egingo dute. Bigarren orduan, pisukideen tertulia egingo dute.

Eta 20:00etan, Arantxa Iturbek zuzentzen duen 'Arratsean' saioan,Ttanttaka antzerki-taldearen Barealdi majikoa antzezlanaz arituko dira, Aitona sutondoan ipuin kontari liburua idatzi, marrazkiak egin eta argitaratu duen Maritxu Gaztelumendirekin hitz egingo dute eta Begoña del Tesok zinema munduko berriak ekarriko ditu.