Euskadi Irratia
Elkarrizketa
Edurne Brouard eta Ane Muguruza, urteurrenari lotutako gogoetak
L.U | EITB.EUS
30 eta 25 urte bete dira GALek Santi Brouard eta Josu Muguruza hil zituela. Haien alabek heriotzaren oinazeari prozedura judizialen garraztasuna gehitu behar izan diote.
-
Irudirik gabe
Edurnek eta Anek badute ezaugarri komun bat: azaroaren 20an, bost urteko aldearekin, aita galdu zuten. Harrezkero, Santi Brouarden eta Josu Muguruzaren alabek heriotzaren oinazeari prozedura judizialen garraztasuna gehitu behar izan diote.
Auzitegiek justizia herritar guztiei neurri berean ezartzeko legezko betebeharra izan arren, Edurne Brouarden hitzetan, "gurean gertatu dena ez zen gertatuko ez balira izango hiltzaileak direnak eta hildakoa dena".
Hiltzaileek ez zuten, gainera, data besterik gabe aukeratu: Franco diktadorea eta Jose Antonio Primo de Rivera Espainiako Falangearen sortzailea hil ziren egunean hil zituzten biak. Ezkutuan jarraitzen dute, ordea, hilketa horiek agindu zituztenen izenak eta judizioak ikerketa sakonik gabe amaitzearen egiazko arrazoiak.
Gaurko egunean, bestalde, Eusko Legebiltzarreko talde guztiek eta Eusko Jaurlaritzak, Iñigo Urkullu lehendakaria buru zuela, bost minutuko isilunea egin dute Santi Brouard GALek hildako Herri Batasuneko buruzagi ohiaren omenez, GALen biktima bati egin dioten era horretako lehenengo ekitaldian.
Halaber, Zohardia, Josu Muguruza Herri Batasuneko buruzagia izandakoaren bizitza jasotzen duen dokumentala, estreinatu berri da. Madrilgo Alcala hotelean hil zuten Josu, tiroz, HBko kidea Espainiako Kongresurako diputatu-egiaztagiria hartzera zihoala, lankide batzuekin batera.
Edurne Brouard eta Ane Muguruza Euskadi Irratian izan dira, eta urteurrenari lotutako gogoetak eta sentimenduak azaldu dituzte.
(Elkarrizketa osorik entzuteko, egin klik hemen)