Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Durangoko Azoka 2014

Euskal Kulturaren plaza, zabalik

Ostiraletik astelehenera, bi egunak barne, euskal musikaren eta literaturaren agertoki bihurtuko da Bizkaiko udalerria.

Gaur zabaldu ditu ateak Durangoko Azokaren 49. edizioak, eta astelehenera arte (bi egunak barne) euskal kulturaren topagune izango da Bizkaiko udalerria.

Aurten, okzitaniera ere entzungo da Azokako guneetan, horixe izango baita aurtengo herrialde gonbidatua, Okzitania. Euskararen eta okzitanieraren arteko ezagutzan sakontzeko egitaraua prestatu dute aurten.

Argizaiola saria, bestetik, Anuntxi Aranak jasoko du; Angelun bizi da eta euskal mitologiari buruzko lanak egin ditu. Haren lan nagusia, Orozko Haraneko kondaira mitikoak bilduma eta azterketa tesia, 1996koa da.

245 erakusmahai eta 150 kultur ekitaldietan, 500 sortzailek parte hartuko dute. 132 partaide joango dira aurten Durangora, eta, horien alboan, 16 autoekoizle etorriko dira aurten lehenengoz, Gerediaga Elkarteak bereziki prestatu dien gunera.

Berrikuntza askotxo egongo dira guneetan; Irudienean, Ahotsenean, Plateruenean, Saguganbaran, Szenatokian, Kabi@n, Azoka TBn eta Areto Nagusian.