Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Elkarrizketa

Torrealdai: 'Barrutik hautsi ninduten eta mina minbizi bihurtu da'

L.U | EITB.EUS

Joan Mari Torrealdaik Euskaldunon Egunkaria-ren aurkako operazioaren baitan nozitu zituen torturen berri eman du, eta sufritutako min hura eta gaur egun duen minbizia elkarrekin lotu ditu.

Joan Mari Torrealdai euskal idazle, euskaltzain, soziologo eta Jakin aldizkariko zuzendari ohi eta Euskaldunon Egunkaria-ren sortzaileak hezur-muineko minbizia duela jakinarazi du asteburu honetan Baionan torturari buruz egin den kongresuan, eta "Egunkaria auzian" berak jasan zituen torturei egotzi die gaixotasuna.

Hamaika urte igaro eta gero zergatik erabaki duen orain gaixotasuna publiko egitea galdetuta, egiari zor diolako eta egoera okerragoa bizi dutenengatik egin duela esan du Euskadi Irratiko ?Faktoria? saioan.

Minbizia orain bi urte antzeman zioten, eta gaixotasunaren eboluzioak eta egoera bertsua bizi dutenekiko elkartasunak bultzatu dute Torrealdai egoera publiko egitera, gertatu zaiona esatera.

"Nire ustez, bistakoa da jasan eta deskribatu ditudan torturen ondorioa dela nire gaitza. Berriz diot; ez naiz medikua eta ezin dut frogarik aurkeztu. Nire iritziz, ordea, harremana garbia da, eta nire psikiatraren arabera ere bai", azaldu du.

Nolanahi ere, Joan Mari Torrealdaik esan du biziminez egingo diola aurre minbiziari.

(Elkarrizketa osoa entzuteko, egin klik hemen)