Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Elkarrizketa

'Pilota datorren moduan jotzen saiatu naiz neure hariari tiraka'

Euskadi Irratia | EITB.EUS

Ruper Ordorikak hartuko du "euskal musikaren arloan garrantzi edo eragin bereziko ibilbidea egin duen edo egiten ari den artista bat" omentzeko Donostiako Udalak ematen duen aintzatespena.

Ruper Ordorika oñatiar musikariak jasoko du aurten Donostiako Udalak ematen duen Adarra Saria. Gipuzkoar hiriburuko udalbatzak "urtero euskal musikaren arloan garrantzi edo eragin bereziko ibilbidea egin duen edo egiten ari den artista bati" eskaintzen dio golardoa.

Saria emateko ekitaldia 2015eko ekainaren 21ean egingo da Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Marijose Recalde (Iruñea, 1964) artista nafarraren brontzezko eskultura bat da garaikurra.

Ordorikaren 35 urteko ibilbide oparoa nabarmendu nahi izan du Donostia Kulturak. Baina saria jasotzeaz gain, kontzertu berezia ere eskainiko du Donostiako Victoria Eugenia antzokian.

"Hautsi da Anphora" lehenengo disko haren ondoren beste 21 lan argitaratuak ditu musikariak. Euskadi Irratiko Faktoria saioan kontatu du gaztetxoa zenetik musika izan dela bere pasioa, bizitzan lagundu dio, hainbat zaleentzat erreferentzia izan den moduan. 'Pilota datorren moduan jotzen saiatu naiz neure hariari tiraka' gaineratu du musikariak.

(Elkarrizketa osoa entzuteko klik egin hemen)