Euskadi Irratia
Aurrestreinaldia
Ostiralean, 'Amama' filmaren matinée saioa, Euskadi Irratiaren eskutik
eitb.eus
Donostiako Tabakaleran izango da atariko saioa, 10:30.
-
Zinemaldia, Amama
Ostiralean, 'Amama' filmaren matinée saioa izango da, Euskadi Irratiaren eskutik. Asier Altunak zuzendutako filma urriaren 16an estreinatuko da zinema areto komertzialetan. Atariko gisa, baina, Euskadi Irratiak aurrestreinaldia egingo du Donostiako Tabakaleran, 10:30ean hasita.
Bertan gertatzen den guztiaren zuzeneko kontakizuna egingo du Manu Etxezortuk gidatzen duen 'Faktoria' saioak ere, 10:00etatik 13:00etara. Saioan bertan sartuko dituzte zinema eta zinema-foruma. Euskadi Irratiak Tabakaleran izango duen set nagusian izango dira Asier Altuna zuzendaria eta Iraia Elias, Klara Badiola eta Kandido Uranga aktoreak, baita filma ikustera gerturatuko diren entzule eta herritarrak ere, bereziki baserri inguruan hazi eta bizitako belaunaldi desberdinetako lagunak.