Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

"Norteko Ferrokarrila"

Nola ulertu genuen Halley kometa bat dela?

Guillermo Roa

Euskadi Irratia

"Norteko Ferrokarrila" saioan Halley kometari jarraitu diote, erregistroetan agertu zenetik kometaren kontzeptua garatu zen arte. Entzun hemen!

Kristina Zuza astronomoa eta Alvaro Aragon historialariak lagundu digute bidaia berezi batean: Zazpi mende Halley kometarekin. Itun Zaharrean ere azaltzen da, eta Alvarok ekarri zuen horren berri.

Baina gure bidaia nagusia 1066. urtean abiatu da, normandoak Ingalaterra konkistatzeko prestatzen ari zirenean, eta 1759. urtera iritsi da, Edmund Halley astronomoaren iragarpena bete egin zen urtera, hau da, urte horietan aspaldiko kometa bat berriz ikusiko zutela bete zen urtera.

Tartean, kometaren agerraldiak, batailak, konkistak, heriotzak eta beste hainbat gertaera iragartzen zituela pentsatu zuten askok. Eta beste gutxi batzuk saiatu ziren astro berezi hori ulertzen. Aipagarriena, jakina, Halley bera.

"Norteko Ferrokarrila" programaren saio berezia egin dugu, monografikoa, historiaren zati horretaz hitz egiteko.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia