Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

EiTB Maratoia

EiTB Maratoiaren jarraipen berezia Euskadi Irratian

B.F

EiTB

'Faktoria', 'Hiri Gorrian' eta 'Mezularia' saioek tarte berezia eskainiko diote.

Ez ohiko gaixotasunen ikerkuntzarako dirua biltzen laguntzeko asmoz, Euskadi Irratiako saioek jarraipen berezia egingo diote EiTB Maratoiari egun osoan zehar. ?Faktoria?, ?Hiri Gorrian?, ?Mezularia? saioek eta albistegiek tarte berezia eskainiko diote maratoiari.

Goizean, ?Faktoria? saioko albistegi eta magazinean zuzeneko konexioak egin dituzte, Bilboko Autonomia kaleko call centerretik. Bertan, Ane Undurraga lankidea izan dute, diru biltzearen nondik norakoen berri ematen. Honez gain, Maialen Martija eta Joseba Antxustegiri egin diete elkarrizketa. Maialen trikotiodistrofia gaitza duen Iraiaren ama da eta Joseba, Angelman sindromea duen Aitorren aita. Bi gonbidatuek, ez ohiko gaixotasun bat duten haurrekin bizitzea nolakoa den azaldu digute eta mota honetako gaixotasunetan, ikerkuntzarako dirua biltzeak duen garrantzia nabarmendu nahi izan dute.

Saioetan egindako konexioetan, maratoian parte hartuko duten pertsona ezagunen berri izan dugu. Euskal Telebistako aurpegi ezagunen artean, Julen Telleria, Julian Iantzi, June Ansoleaga, Adela Úcar, David de Jorge, Urko Aristi, Xabier eta Iñaki Perurena, Ainhoa Goikoetxea, Patxi Salinas, Gurutze Beitia, Maribel Salas eta Gotzon Mantuliz izango ditugu, besteak beste.

Kirol munduko pertsona ugari ere izango dira ez ohiko erien ikerkuntzarako dirua biltzen. Hauen artean, Maialen Zelaia, Jose Luis Korta, Virginia Berasategi, Juanito Oiarzabal, Maider Unda eta Joseba Beloki. Aitor Gorosabel, Gontzal Mendibil, Doctor Deseoko Francis, Mikel Markez edota Serafin Zubiri musikariak ere telefonoaren beste aldean aurkituko dituzue gaurkoan.

Diru-ekarpenak nola egin

902 54 25 25 telefono-zenbakia zabalik egongo da abenduak 17ra arte.

Gainera, datozen asteetan Internet bidez (eitb.eus-en) eta Kutxanbak bankuko kontu korrontean (2095 0611 00 9109513824) egin ahal izango dira diru-ekarpenak.