Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Erreportajeak Euskadi Irratian

Menarkia goiztiarra

Ainhoa Etxebeste

Euskadi Irratia

Hilekoa neskatoei gero eta azkarrago iristen ote zaien eta horren zergatiak hausnartzen abiatu da aste honetako Erreportajea; Ainhoa Etxebestek Euskadi Irratirako eginiko lana da.

Gurasoen ahotik, Hilekoa , neskatoei gero eta azkarrago iristen ote zaien entzunda , kezka horrek funtsik ba ote duen argitu nahiean Amaya Rodríguez , Gurutzeta ospitaleko Pediatra Endokrinoarengana jo dugu.

Rodriguezek ez dio garrantziarik ematen datuari, baina baietz esan digu .Ikerketa zientifikoek erakusten dute "orain hiru hamarkada baina sei hilabete lehenago" iristen dela Menarkia neskatoengana eta pubertate zantzuak urte bete aurreratzen direla. Alderaketa XIX mendearekin egiten bada berriz, "16-17 urterekin hasten zen hilekoa orduan eta gaur egun bataz besteko adina hamabi urte terdi dira", Rodriguezek azaldu digunez .

Maialenen kasua

Maialenek bederatzi urte ditu gaur egun , eta hileko goiztiarra izateko proportzioak ditu. Gurasoekin sei urteko errebisioa egitera
pediatrarengana joan zirenean "aluan eta besapeetan ilea hazten ari zitzaiola" ohartarazi zioten hauek eta pediatrak bere lankide batengana , haurren endokrinoarengana zuzendu zituen . Izan ere Maialen gorpuzkeraz handia da eta pisua hartzeko joera dauka.
Amaya Rodríguez endokrinoak azaldu digunez obesitateak eta hileko goiztiarrak "harreman zuzena dute; frogatuta dago".

Ez da osasun arazoa

Rodriguezek garrantzia kentzen dio hileko goiztiarrari, ez da osasun arazo bat “neskatoak prestatzen badira , bere gorputzean zer aldatzen ari den garaiz azaltzen bazaie" ez dela inolako ardurarik izan behar iruditzen zaio. Gehiago arduratzen dute aktibitate físiko oso gutxi eta elikadura ez egokia hartzen duten haurrek , "obesitatea heldutasunean" arazo segurua delako.

Gurasoen kezka

Maialenen gurasoek nola nahi kezka dute hileko goiztiarrarekin
"pena emango lidake haurra tampax batekin bidali beharrak" esaten digu amak, aitak oso txikia ikusten du oraindik horretarako.
Horrexegaitik eta etorkizunean Maialenen gizentzeko joerak sortu diezazkiokeen arazoak saihesteko txikitatik hasi dira nola elikatu behar duen eta nola ez erakusten "haurrak gogor egiten dio bere buruari" eta barazkiak , fruta eta esnekiak bere elikaduraren oinarri dira eta kirola egitera bultzatzen dute.


  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia