Euskadi Irratia
Eugenio Emazabal
"Uste dugu fidantza ordainduta, gaur bertan etxera joango garela"
Oihane Yustos
Euskadi Irratia
Baionako epailearen aurrean deklaratzen ari dira une honetan atzo Iparraldean atxilotu zituzten euskal arrantzaleak.
Getariako "Santa berria" eta Hondarribiako "Luis Barranko"-ko kapitanak atzeman zituzten, debekatutako zonaldean sardinak harrapatu izana leporatuta.
Baionara babesa ematera joan direnen artean, Eugenio Emazabal Hondarribiako kofradiako presidentea, Eugenio Emazabal dago. Euskadi Irratiko "Faktoria"n kontatu duenez, bi untziak ez ziren atzo sardinetara atera: "Kontua da, antxoa eta sardina nahastuta daudela eta antxoetara ateratzerakoan, nahastu egiten direla. Baina, guk banatu egiten ditugu eta ez ditugu sardinak harrapatu nahi. Edozein barkuri gerta diezaioke. 1000 kilo barku batek eta 2000 kilo besteak ez da kopuru handia".
Arrantzaleak oraindik deklaratzen ari dira baina, gaur bertan etxera itzuliko direlakoan daude. "Orain hiru urte 20.000 euro ingurukoa izan zen fidantza eta pentsatzen dugu orain ere atzekoa izango dela, arratsaldean etxera joango garela" esan du Emazabalek.
Antxoaren kanpainari buruz galdetuta, gustora daudela aitortu du Hondarribiako kofradiako presidenteak. "16-17 urte badira garai honetan, martxoa bukaera eta apirila hasieran antxoa azaltzen ez zela". Prezioak ere gora egin du: 7-9 euro artean saldu zuten atzo, antxoa kiloa, lonjan. Dena den, oraindik ere oso kilo gutxi harrapatzen ari direla aitortu du.