Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Entzuleek parte hartzeko tokia

Zarata, entzulearen amaraunean

N.H.

Euskadi Irratia

Amaraunean leihoa ireki nahi diegu gure entzuleei. Horretarako Entzulearen Amarauna sekzioa izango dugu programan.

Aurreko astean Egunkariaren eskertza jaialdia izan genuen hizpide Entzulearen Amaraunean. Larunbat honetan, berriz, soinua izango dugu mintzagai. Osasunaren Munduko Elkartearen azkeneko datuen arabera, Espainia da munduko herrialderik zaratatsuena Japoniaren atzetik. Hamar espainarretik zazpik batez besteko 70dB jasaten dituzte egunero, OMEk onartzen duen dezibelioen muga 65dBetan dago. Kotxeak, hegazkinak, motorrak , obrak eta diskotetak dira soinu gehien sortzen ditzutenak. Hainbeste soinuen ondorioak dira insomnioa eta entzumenaren galera. Aste honetako gure galdera hurrengoa da:

.- Zuretzako zein da soinurik gogaikarriena? Zergatik?
.- Kaleko soinuek lo egiteko arazorik edo bestelakoak sortzen al dizkizute?
.- Soinurik gabeko lekuren batera joango al zinake bizitzera edo soinua beharrezkoa da zuretzat? Joatekotan nora joango zinake?
.- Soinuarekin erlazionatutako anekdotaren bat gogoan al duzu?


Zure ahotsa entzun nahi dugu. Bidali zure iritzia Entzulearen Amaraunera!!!


Harremanetan Jartzeko:

amarauna@eitb.com

Facebook