Euskadi Irratia
Erreportajeak Euskadi Irratian
Gazteak eta alkohola
Ainhoa Etxebeste
Euskadi Irratia
Botilak, edalontziak, plastikozko poltsak eta zarata. Jai bezpera da eta gazteen artera etorri gara. Botelloia egiten ari dira, ahal izan duten lekuan erositako alkohola , freskagarriekin nahasten.
Botelloia egiten ari dira , ahal izan duten lekuan erositako alkohola , freskagarriekin nahasten . "Ondo pasatzeko" esan digu batek "lotsa galtzeko" beste batek. Neurririk gabe dihoan zintzurrean barrura tragoak.
Aste buruetan
Bereziki aste buruetan lan edaten dute "ja, ja, ja , bai hobe dinagu aste buruetan bakarrik astean hasi gabe" ,astean zehar lagunekin ateratzen badira zerbeza kañaren bat edo eta alkoholik gabeko edariak.
Yolanda
Yolanda ere aste buruetan edanez hasi zen "alkohola baimendutako droga da eta edonoren eskura dago", gustatzen zitzaion, etxean kontsumitu zezaken otorduetan eta piskanaka
mendean hartu zuen . Ahizpak alkoholarekin arazoa zeukala adierzaten zion baina "nik ez daukat problemarik eta utzi pakean" jasotzen zuen erantzuna.
Alkoholikoa naiz
"Yolanda naiz eta alkoholikoa naiz" esaten du. Gaur egun inolako arazorik gabe, gaitz honek harrapatzen zaituenean bizitza osorako harrapatzen zaituelako , baina "asko kosta zitzaidan onartzea". Laguntza profesionalarekin "bi astetan desintoxikatu nintzen eta 3 hilabetez ingresatuta egon" azaltzen digu. Garai hartan ezagutu zuen Alcoholicos Anónimos www.aaarea3@gmail.com "asko lagundu eta goxotasun handia eman zidaten. Gaur egun berak laguntzen die alkoholaren arazoa dutela onartu eta laguntza eskatzera joaten direnei "gero eta gehiago dira gazteak".
Alkohola eta drogak
"Batak bestea eskatzen du, estimulanteak gero eta gehiago behar dira" azpimarratzen du Yolandak eta horixe entzun dugu kalean edaten ari diren gazteen ahotik ere. Askok aitortu digute porroak, speeda, kokaina edo eta ketamina nahasten dutela alkoholarekin; baita edaten dutenean maiz gidatu egiten dutela.
Disfrutatu
Yolandak ikasi du bere burua kontrolatzen "lehen ez nintzen ateratzen eta orain ez naiz tabernan sartu ere egiten". Alkoholik gabeko edari asko daudela ohartarazi digu "ur botila bat edanez disfrutatu egiten dut" berak bait daki bestela nolako kaltea izan dezaken.