Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Igandean

Irisgarritasuna hizpide, igandeko ‘Zubiak’ saioan

B.F.

EiTB

Besteak beste, Eztitxu Vivanco igerilari olinpikoa elkarrizketatuko dute Alaia Martinek eta Artzen Letonak.

France Blue Pays Basque Iparraldeko irrati katea eta Euskadi Irratiak elkarlanean egiten duten 'Zubiak' saioaren bigarren atala izango da entzungai igande honetan, 15:00etatik aurrera.

Bigarren atal honetan, irisgarritasuna izango da saioaren abiapuntua. Gaiaz hitz egiteko eta hausnartzeko, Eztitxu Vivanco igerilari olinpikoa elkarrizketatuko dute Artzen Letonak eta Alaia Martinek.

Gainera, egokitutako landetxe eta turismo bulegoak eta Ormaiztegiko zubia ezagutuko ditugu, gonbidatuen hitzen bitartez.

Saioa Euskadi Irratian eta France Blues Pays Basquen aldi berean emitituko da, igandean, 15:00etik 16:00etara.

etara.