Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Igandean

Erromako zubia izango da igandeko 'Zubiak'eko protagonista

B.F.

EiTB

Itxaro Borda idazlea elkarrizketatuko dute Alaia Martinek eta Artzen Letonak. Gainera, adimen mugatua duten pertsonei laguntzen dien 'Ortzadar' elkartea ezagutuko dugu.

France Blue Pays Basque Iparraldeko irrati katea eta Euskadi Irratiak elkarlanean egiten duten 'Zubiak' saioaren hirugarren atala izango da entzungai igande honetan.

Erromako zubia izango da hirugarren saio honetako protagonista. Kontzeptuari helduta, adimen mugatua dutenen Ortzadar elkarteari buruzko erreportaje berezia izango dugu entzungai. Gainera, Itxaro Borda idazlea elkarrizketatuko dute Alaia eta Artzenek eta Izabako zubi erromatarra gertutik ezagutuko dugu.

Saioa igandean emitituko da Euskadi Irratian, 15:00etatik aurrera. France Blues Pays Basquen, aldiz, larunbatean izango da entzungai, 12:00etatik aurrera.

rrera.