Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Joxe Arregi, Frantziskotarra

'Esandako guztia berretsi egiten dut'

Oihane Yustos

Euskadi Irratia

Munilla, Donostiako gotzaiak Frantziskotarren arduradunekin hitzegin eta Arregi erbesteratzeko proposamena egin zuela berretsi du 'Albiste Faktoria'n, Joxe Arregi berak.

"Agindu hori jaso zutenek modu horretan ulertu zuten eta hitz horiekin kontatu didate niri. Nik gauzakak entzun zituztenak ulertu zituzten bezala, esan ditut. Beraz, esandakoa eta salatutako guztia berresten dut". Bere iritziak herexiatzat jo eta, horien berri ematean, eliztarrak ez ezik Elizatik kanpoko jendea kutsatzeaz salatzen duela Munilla gotzainak, aitortu du Joxe Arregi teologoak.

Frantzikotar zuzendari eta anaiekin arazorik ez duela esan du Euskadi Irratian, Joxe Arregik. Ordena, eliza, uzteko asmoa ez dago bere buruan baina, ez du baztertzen: " Frantziskotar anaientzako arazo handiegia naizela ikustean, utzi egingo ditut".

Munilla gotzaiarekin arazoa aspaldi hasi zela aitortu du, izendapenarekin batera. "Hura izendapen ez demokratikoa izan zen, azpijoko eta maltzurkeriaz josita. Bere garaian, hori ere salatu nuen". Egoera bideratzeko elkarrizketak hasi zituztela kontatu du baina, "Elkarrizketa zena, galdeketa bihurtu zen". Bai berak eta baita Munillak hartu emanak bertan behera uztea erabaki zuten. Ez zuen publikoki hitzegiteko asmorik Joxe Arregik baina, bera erbesteratzeko egin diren mugimenduak ikusita, ixiltasun botoa haustea erabaki du.