Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Patxi Mutiloa

'Kirol profesionalean hausnarketa behar da'

Patxi Mutiloak talde profesionalen hausnarketa eskatu du. 'Albiste faktoria'n aitortu du, ez dakiela zer gertatuko den diru-laguntzekin.

"Kirol profesionalean finantziazioaren arazoa dugu. Nire ikuspegitik inflazioa handia izan da azken urtetan. Kirol mordoa dugu eta ez dago dirua denentzat". Eusko Jaurlaritza berak hausnarketa hori egiten hasi dela argitu du. "Orain arte kirol bakoitza, irizpiderik gabe, dirua jasotzen aritu da. Gure asmoa irizpide bat egitea da. Adibide bat jartzeko: saskibaloian hiru goi mailako talde ditugu. Hiruak liga berdinean baina, denek jaso behar dute laguntza baina, maila desberdinean".
Mutiloak San Mames Barriari egin zaizkion kritikak ulertzen ditu: "Lehentasunak ezarri behar ditugu eta gaur egun azpiegitura horrek inbertsio handia eskatzen du. Eztabaida ulertzen dut: Zergaitik egin behar diogu talde pribatu bati horrelako azpiegiturak?".

EUSKAL SELEKZIOA

Hego Afrikako munduko futbol txapelketaren baitan, EAJ-k euskal selekzioaren aldarrikapena egin du. Eztabaida beste bat dela uste du Patxi Mutiloak: "Euskal Herria errealitate kultura bat da baina, ez du errealitate administratiborikt. Marko horrek, Euskadiko federazioko marko horrek ez du balio eta zaila da hori konpontzea". Azekn 2 urteak eztabaida handi batean eman ditugula esan du Jaurlaritzako kirol zuzendariak baina, oinarrian beste arazo batzuk ikusten ditu.

ESAITekin ez dute harremanik eta kritika egin du, kirola politizatzeagatik. Horren ordez, arazo handiagoak ikusten ditu berak: "Euskadi mailan 200 federazio ditugu. Lehen lana Euskadiko federazioak indartzea izango da eta hori ez da gertatzen". "