Amarauna
"Entzulearen Amarauna"
Zein da Realaren izen euskalduna?
N.H.
Euskadi Irratia
Realaren euskal izena izango dute hizpide Entzulearen Amaraunean aste honetan. Talde txuri-urdinak euskaraz izan beharko lukeen izenaren bila ibiliko dira Amarauneko armiarmak.
Foru Aldundiak 1.200.000 milioi euro erabiliko ditu Gipuzkoa euskararekin bat leloa urtebetez Realaren elastikoetan erakusteko. Bide batez, Sustatu.com atarian talde txuri-urdinari euskal izena aurkitu nahi diote eta horretarako lehiaketa irekia antolatu dute. Dagoeneko izen batzuk proposatu dituzte, hala nola, Txuri-urdinak, Donostia, Gipuzkoa eta Elkarte Erreala eta lehendabiziko erantzunak jaso ere. Momentu honetan, aukera bozkatuena Txuri-Urdinak da. Eta zein da zure iritzia?
.- Zein izen aukeratuko zenuke Realarentzat? Zergatik?
.- Realari izena aldatuko al zenioke edo daukana mantenduko zenioke?
.- Gainontzeko euskal taldeek ere euskal izena bilatu behar al dute? Zein da hauentzako zure proposamena?
Zure ahotsa entzun nahi dute Amaraunean. Bidali zure iritzia Entzulearen Amaraunera!
Harremanetan Jartzeko:
amarauna@eitb.com