Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Urtarrilak 15

Hizkuntzak ardatz hartuta dator igandeko 'Zubiak' saioak

G.U.

EiTB

Hizkuntzak zubi gisa hartuko dituzte Alaia Martinek eta Artzen Letonak igande honetako saioan.

  • Alaia Martin eta Artzen Letona, Edurnerekin, Heraclio Fournier museoan.

    Alaia Martin eta Artzen Letona, Edurnerekin, Heraclio Fournier museoan.

Hizkuntzak izango dira igande honetako 'Zubiak' saioaren ardatza. France Bleu Pays Basque Iparraldeko irrati kateak eta Euskadi Irratiak elkarlanean egiten duten saioaren hamazazpigarren atala izango da entzungai urtarrilaren 15ean, 15:00etan.

Hizkuntzen gaiari helduta, Karlos del Olmo Serna Donostiako Udaleko itzultzaile barakaldoarra izango da gonbidatu nagusia. Gainera, Maitena Rodriguez elkarrizketatuko dute Alaia Martinek eta Artzen Letonak, euskara, gaztelania eta frantses irakaslea bera. Bestalde, Silvie alemaniarra ezagutuko dugu, bere kabuz euskaraz ikasi zuen Alemanian, eta bere hizkuntzekiko pasioa azalduko digu. Azkenik, zeinu hizkuntza dakien Mikel Iriarterekin elkartuko dira, bi argazki 'Zubiak' zeinu hizkuntzan esateko.

Igande arratsaldean, entzun 'Zubiak' saioa, Euskadi Irratian.

atian.