Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Otsailak 12

Muralak izango ditugu hizpide, igandean, 'Zubiak' saioan

G.U.

EiTB

Muralek kaleak zein arropaz janzten dituzten ikertuko dute Alaia Martinek eta Artzen Letonak, igande honetako saioan.

  • Baiona

    Baiona

Muralak ardatz hartuta, muralek kaleak zein arropaz janzten dituzten ikertuko dute Artzen Letonak eta Alaia Martinek igande honetako 'Zubiak' saioan. France Bleu Pays Basque Iparraldeko irrati kateak eta Euskadi Irratiak elkarlanean egiten duten saioaren hogeita batgarren atala izango da entzungai otsailaren 12an, 15:00etan.

Ainara Azpiazu ilustratzaile hernaniarra eta horren lan batzuk ezagutuko ditugu. Gainera, Belfasteko muralez eta Les murs rebelles liburuaz hitz egingo dugu Arturorekin, Gasteizko muralisten lanaz arituko gara Estirekin, eta Iurretan graffitiz margotutako zubia ezagutuko dugu.

Igande arratsaldean, entzun 'Zubiak' saioa, Euskadi Irratian.

atian.