Euskadi Irratia
Martxoak 12
Iruñean izango da igandeko 'Zubiak' saioa
G.U. | ERREDAKZIOA
EiTB
Euskal Herriko zazpi hiriburuak hobeto ezagutzeko bidean, Nafarroara iritsiko dira Alaia Martin eta Artzen Letona igande honetako saioan.
-
Lorratzak taldeko Garazi Jauregi
Euskal Herriko hiriburuak hobeto ezagutzeko bidean, Iruñera iritsiko dira Artzen Letona eta Alaia Martin igande honetako 'Zubiak' saioan. France Bleu Pays Basque Iparraldeko irrati kateak eta Euskadi Irratiak elkarlanean egiten duten saioaren hogeita bosgarren atala izango da entzungai martxoaren 12an, 15:00etan.
Hasteko, Joseba Asiron alkateak udaletxeko balkoira eramango gaitu. Hiriaren ikuspegi psikologikoa emango digu Anek. Gainera, Kike Diez de Ulzurrunek harresiak irakurtzen lagunduko digu, eta dagoeneko ia-ia iruindarra den Unai beratarrrak "Piparrika herri baratza" proiektua azalduko digu. Bestalde, Hedoi Etxarteri hiriei eta Katakraki buruz galdetuko diogu, eta, azkenik, Uxue Lasa Villa gazteak Iruñeak gazteei zer eskain diezaiekeen kontatuko digu.
Igande arratsaldean, entzun 'Zubiak' saioa, Euskadi Irratian.
atian.