Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Saio berezi eta bateratua

Korrikaren amaiera, Iruñetik zuzenean, Euskadi Irratian

ERREDAKZIOA

Irratsaio bateratua egingo dugu elkarrekin Euskadi Irratiak, Euskalerria Irratiak, Bizkaia irratiak, Arrosa Sareak eta Euskal Irratiek.

Euskadi Irratiak zuzenean kontatuko du Korrikaren amaiera Iruñetik, igandean. Gorka Otaegik 'Amarauna' saioan kontatuko digu 10:00etatik Iruñean zein giro den, eta, 12:00etatik aurrera, irratsaio bateratua egingo dugu elkarrekin Euskadi Irratiak, Euskalerria Irratiak, Bizkaia Irratiak, Arrosa Sareak eta Euskal Irratiek, eta, 12:30etik aurrera, baita Radio Vitoriak ere.

Emanaldi bateratua Euskadi Irratiko Gorka Otaegik eta Euskalerria Irratiko Juan Kruz Lakastak gidatuko dute Sarasate pasealekutik, Korrika amaituko den gunetik.

Lantaldean, gainera, Maialen Uharte (Euskalerria Irratia), Charlotte Chory (Euskal Irratiak), Nekane Zinkunegi (Arrosa Sarea) eta Battitt Crouspeyre (Euskal Irratiak) ariko dira lanean.