Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Eskoziako lehen ministroa

'Hobe ogi zatia eskutan, ogi osoa galtzea baino'

A.O.

Euskadi Irratia

Euskadi Irratiko albistegietako arduraduna Kristina Zoritak Alex Salmond-ekin hitz egiteko aukera izan du, gai ekonomiko, fiskal eta politikoak izan dituztela hizpide.

Alex Salmond, Eskoziako lehen ministroa, Euskadin da bisitan. Energia berriztagarrien arloan, Eskoziak, Iberdrola edota Gamesa bezalako enpresekin dituen harremana sakontzera etorri da. Bertako eredu ekonomikoa ezagutzeko ere probestu du besteak beste.

Kristina Zorita Euskadi Irratiko informatibo burua Salmond-ekin egoteko aukera izan du gai ekonomiko, fiskal eta politikoak izan dituztela hizpide.

Iberdorlak Erresuma Batuan egingo duen bost mila milioi Euroko inbertsiotik bi heren, Eskoziara joango dira. Alex Salmond-entzat hori oso garrantzitsua da. Euskadiko eredu ekonomiko eta fiskala gertutik ezagutzeko aukera izan du Salmond-ek eta goraipatzekoa iruditzen zaio. Hemengo zerga sistema izango balute, sarrerak zein irteerak kontrolatzeko aukera eta diru kopuru handi bat berreskuratzeko aukera luketela azpimarratzen du.

Eskoziako erreferendum-a

Datorren urtera atzeratu duten independentziaren inguruko erreferendumaz esan du, kasu honetan, besteak direla bildu direnak, eurak erreferendumik egin ez dezaten. Hala ere, euren argudioarekin, konstituzioa aurreratzea eta ekonomia lotzearekin asmatu egingo dutela dio.

Eskoziako esaera zaharra hartu du ahotan, "hobe ogi zatia eskutan, ogi osoa galtzea baino". Besteei indarrak eskatuz indarrak metatuko dituztela esan du.

Entzun elkarrizketa osoa hemen!