Euskadi Irratia
"Arratsean"
Irratia uztea, andregairik onena uztea da
Arratsekoak
Euskadi Irratia
Irratia telebistagatik utzi zuen komunikatzaile baten aitorpenak.
"Irratia uztea, andregairik onena uztea da. Utzi bezain pronto konturatzen zara, norbaitengana itzultzekotan, beregana itzuliko zinatekeela”.
Hitz sakonok irratia sekula ez zuela utziko esan ondoren, telebistara joandako gizon batenak dira. Telebistara joan eta han bost urte daramatzan komunikatzaile batenak. Ez dizuegu esango norenak, publizitaterik ez egitearren...
Baina irratia, andregairik onena, leialena, azkarrena, biziena, ausartena, orijinalena, gertukoena, maiteena, sintzeroena, egiazkoena eta borobilena dela uste dugunok, galdera irratia utzi zuenari: zergatik utzi zenuen, onena bazen?