Euskadi Irratia
"Arratsean"
'Idazten dut, seguruaski, irakurtzen ez nauten horientzat'
Arratsekoak
Euskadi Irratia
Wolf andrearen erantzuna bere buruari norentzat idazten dut? galdetu ondoren.
Erantzun horixe topatu du Christa Wolfek, betidanik buruan ibili izan duen galderarentzat. Eta galdera da, noski: norentzat idazten duzu?
81 urte ditu, eta honoris causa izendatu du Madrilgo konplutenseak, eta hango errektorea joan zaio etxeraino izendapena eramatera, bera ez dagoelako jada batetik bestera ibiltzeko.
Baina badago galdetzeko, eta badago bere buruari erantzuteko.
Eta alde batetik poztu gaitu, oraindik galderak egiten jarraitzeak; baina bestetik, tristetu... oraindik norentzat ari den galdetu beharrak,
Arratsean, zuretzat, edo beharbada, entzuten ez gaituzten horientzat.