Euskadi Irratia
Igandean
Gorriz jantziko da 'Zubiak' saioa asteburuan
ERREDAKZIOA | G.U.
Igandean, 15:00etatik 16:00etara, Artzen Letona eta Alaia Martin gidariek eta Saioa Alkaiza kolaboratzaileak Aturri gorria izango dute ardatz.
Igande honetako 'Zubiak' saioa gorriz jantziko da. 15:00etatik 16:00etara, Artzen Letona eta Alaia Martin gidariek eta Euskalerria irratiko Saioa Alkaiza kolaboratzaileak gorri kolorea hartuko dute ardatz, France Bleu Pays Basque Iparraldeko irrati kateak eta Euskadi Irratiak elkarlanean egiten duten saioan.
Esaterako, Eneko Gorri Miarritzeko euskara teknikariarekin euskaraz hitz egingo dugu, eta Arrigorriagako zubiaz eta herriaz hitz egingo dugu Karlos Atutxarekin. Bestalde, Patziku Perurenak gorriak euskal kulturan duen esanahiaz azalpenak emango dizkigu, eta Jean Michel uztarrozek etxeak gorriz eta zuriz margotzeaz hitz egingo digu
Euskadi-Nafarroa-Akitania erakundearen diru-laguntzari esker zabaltzen dugu irrati-uhinetan 'Zubiak' saioa igande arratsaldero.