Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

"Arratsean"

Bizitzaren adar-jotzeak

Arratsekoak

Euskadi Irratia

Inoiz ez dela berandu frogatzeko irratsaioa.

Bizitza adarjotzaile bikaina da. Orain ia 70 urte idatzitako nobela batek bihurtu du ezagun Hans Keilson. Sikoanalista, judutarra; 1934ean idatzi zuen bere lehendabiziko nobela, eta hilabetera debekatu zioten naziek. Orain ezagutu dute Estatu Batuetan, eta denak harrituta dabiltza, gizon honen lanek daukaten indarrarekin. Eta gu harritu gara, Hans Keilson zoriontsu ikusteaz. Bizi baita. Ehun urteko. Baina bizi. Azkenean arrakasta heldu zaiola ikusteko moduan bizi.
Beste idazle batek, aldiz, lehendabiziko nobelarekin lortu du oihartzun desiratua: "Badakit zer pentsatzen ari zaren". Ez, zu, ez. "Badakit zer pentsatzen ari zaren" da nobelaren izena, eta da, John Verdonek 68 urterekin argitaratu duen lehendabizikoa.
"Arratsean", inoiz ez dela berandu sinistu nahi duen irratsaioa, Euskadi irratian.