Euskadi Irratia
"Arratsean"
Gustuko bidean galtzeko proposamena
Arratsekoak
Euskadi Irratia
Iraganera turista bezala bakarrik joan gaitezke.
Hori esanez dator Markos Ordoñez idazlea irratsaiora, bere liburua aurkezteko aitzakian. Idatzi du liburu bere baitan hiru dituena, eta bera ere lapurretan harrapatu dugu: Lewis Carrolli lapurretan: hiru aldiz esaten badizut, egia bihurtuko da. Hitz egin du elkarrizketan idazteaz: belarriz idazten dugu, dio: Egiten dugu, beno, nik behintzat hala egiten dut, ez dakidalako kantatzen eta musika jotzen.
Hitz egin du Markos Ordoñezek beldurraz ere. Galtzeko beldurraz, galdu bere zentzu guzietan: galdu nonbait, eta norbait edo zerbait: galera, gure beldurrik beldurgarriena
Galdu ez zaitezten, eta galtzekotan, gustoko bidean gal zaitezten, "Arratsean", Euskadi irratian.