EKT
"Jakin Minez" saioan
Julen Arexolaleibak Txepetxen teoria soziala izan du ardatz 'EKT'n
J.V.M.
Euskadi Irratia
Julen Arexolaleiba, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa ikastaroaren koordinatzailea izan da "Jakin MInez" saioan Jose Maria Sanchez Carrionen teoria abiapuntu izan duela.
Euskal Kultur Transmisioa aztertzeko garaian Hizkuntza komunitatearen dinamikak eta kulturgintza kokatzeko oinarriak izan dira abiapuntu aurtengo ikastaroan. Honen barruan hizkuntzaren teoria soziala izan da aztergai nagusia. Gai honen inguruan Julen Arexolaleibak Jose Mari Sanchez Carrion, Txepetxen teoria soziala izan du ardatz. Euskal Komunitateari ongien egokitzen zaion diskurtsoa delako.
Eskoriatzako HUHEZIn, Humanitateen eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean eskaintzen duten graduondoko ikastaldiko gaiak biltzen ditu "Jakin Minez" saioak, Julian Belokiren eskutik.
Entzun atxikituriko audioan!