Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

"Arratsean"

Sentimenduak axola zaizkion irrati tartea

Arratsekoak

Euskadi Irratia

Zortzietatik aurrera, Euskadi Irratian.

Oraintxe hogeita hiru ordu ari ginen esaten irrati tarte honetan, zinera gutxi joaten garela, belarriak mintzen dizkigulako, eta sentimentuak manipulatu soinu bidez.. Beno, Xabi Erkizia ari zen kontu horietan, ''Arratsean'' belarririk sentikorrenak dituen bisitaria. Eta gaur, zinerako gogoren bat zeukanari kentzeko moduko berria: Ari dira aztertzen kamara sistima bat, pelikulari begira gauden bitartean sentitzen dugun guzia irakurriko duena.
Ez, noski, gure sentimenduak inori axola zaizkiolako. Ez. Irakurri nahi dute gehienei noiz egiten dien ihes malkoak, noiz izu ikarak, noiz irribarre txikiak, horren arabera, filmak erreakzio horien arabera egiteko. Ez, sentimentuen arabera.
''Arratsean'', sentimenduak axola zaizkion irrati tartea, Euskadi Irratian