Euskadi Irratia
Larunbatean
Arantxa Urretabizkaia, Onintza Enbeita, Edurne Pasaban eta martxoaren 3a, 'Amarauna'n
ERREDAKZIOA | G.U.
Edurne Pasabani errekonozimendua adieraziko diote Bizkaiko Batzar Nagusietan. Arantxa Urretabizkaia eta Onintza Enbeitak 14.000 karaktere izango dituzte jokoak izan ditzakeen arazoez hitz egiteko.
-
Edurne Pasaban
Edurne Pasabani errekonozimendua adieraziko diote Bizkaiko Batzar Nagusietan, Emakume Hautetsien bigarren batzarra egingo baitute larunbatean. Aurrez, 'Amarauna' saioan izango da egingo duen hitzaldiaren berri emanez, eta bere azken urratsak kontatuz, 11:00etan.
Arantxa Urretabizkaiak eta Onintza Enbeitak 14.000 karaktere izango dituzte jokoak izan ditzakeen arazoez hitz egiteko. Idoia Axpe, Erreabilitazioan diren, Arabako jokalarien elkarteko kidea, izango dute alboan azalpenak emateko, 10:00etan. Gainera, 1976ko martxoaren 3ko Gasteizko gertakariei buruz egin duten pelikulari buruzko aurrerapena egingo dute Alberto Berzalek eta Amaia Aberasturik.