Euskadi Irratia
Igandean
Uhala pakistandarraren historia, 'Amarauna' saioan
ERREDAKZIOA | G.U.
Gainera, Jabier Baraiazarrak alpinismoaren istorioak ekarriko dizkigu, eta Aritz Zerainek Bertsozale Elkartearen zuzendaritzan egingo dituzten aldaketen berri emango digu.
-
Azpeitia. Argazkia: Alberto Andreu
25 urte ditu, Azpeitian bizi da, eta zaintza lanetan ari da Uhala. Aste osoa pasatzen du baserrian zaintzen duen emakumearekin, hango bakardadea ezin eramanik, herrian lan bila dabil, Kaxmir eskualdetik etorritako gaztea. Udan ezkontzera doa, lehengusuarekin. Bere historiaren gainerako kapituluak, igandean, 10:00etan, 'Amarauna' saioan.
Jabier Baraiazarrak, bestalde, alpinismoaren istorioak ekarriko ditu 10:30ean, eta Nazioarteko Mendi Film Festivalen presidente izendapen berriak zer ekarriko dion azalduko digu. 11:00etan, Aritz Zerainek Bertsozale Elkartearen zuzendaritzan egingo dituzten aldaketen berri emango du, Iñaki Muruak kargua utzi berritan.