Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Larunbatean

Emakumeen argazkiak, mus txapelketa eta Petronorren urteak, 'Amarauna'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Lanuzte feministan jasotako argazkiez solasaldia egingo dugu Gorka Rubio eta Jagoba Manterolarekin. Zaldieroa ere gaiari tiraka arituko da.

Larunbat honetan, 'Amarauna' saioan, lanuzte feministan jasotako argazkiez solasaldia egingo dugu Gorka Rubio eta Jagoba Manterolarekin, 10:00etan. Zaldieroak ere gaiari tira egingo dio, 11:00etan.

Bestalde, Euskal Herriko Mus txapelketaren finala jokatuko da Ustaritzen. Arabako txapeldunak hartuko ditugu 10:45ean, Ana Mari eta Elena Arrizabalaga aramaioarrak.

Ondoren, Petronorrek 50 urte bete dituela-eta, bisitan joan gara bertako berrikuntza arduradunarekin, Elias Unzuetarekin.

Bukatu aurretik, 12:30etan, Kursaalen egiten ari diren Sevatur turismo azokatik, oporretarako hainbat aukeraren berri emango digute.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia