Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Audientziak

Euskadi Irratiak eta Gazteak urteko 3. neurketa honetan gora egin dute

X.U.

Euskadi Irratia

Radio Euskadi audientzia buru, EGMren arabera

Igoera nabarmena izan du iazko 3. neurketarekin konparatuz. Eskerrik asko Euskadi Irratiko entzuleei, bere fideltasunagatik.
Radio Euskadi audientzia buru dugu Euskadin Estudio General de Medios-ek ostegun honetan, abenduaren 2an, argitara eman duen urteko hirugarren neurketako datuen arabera. 186.000 entzulerekin astelehenetik ostiralera Ser katearen aurretik kokatzen dute Radio Euskadi EAEn. 201.000 entzule dira astebarruan Radio Euskadik dituenak EAE eta eragin esparruan.

Euskal Irratigintzak ere gora egin du. Euskadi Irratia 89.000 entzulera iritsi da. Gaztea, berriz, datu onenetan dago: 96.000 lagun dira egunero Gaztearekin bat egiten dutenak. Radio Vitoriak, berriz, erreferente izaten jarraitzen du Araban.

Orotara, 400.000 lagunek egiten dute bat EITBko irratiekin egunero.

Bestalde, eta telebistako ikus-entzule kopuruari dagokionez, ETBk 652.000 ikus-entzule ditu egunero. Aurreko EGMrekin alderatuz gero, itzalketa analogikoaren ondoren egindako lehen neurketarekin alderatuta alegia, ikus-entzule kopuruari bere horretan eusten dio.