Euskadi Irratia
Igandean
Canneseko zinemaldiaren palmaresa eta Beloagako gaztelua, 'Amarauna' saioan
ERREDAKZIOA | G.U.
Begoña Del Tesok komentatuko ditu film irabazleak. Gainera, beloagako gazteluan sartuko gara.
Begoña del Tesok komentatuko ditu Cannesko pelikula irabazleak 'Amarauna' saiorako, igandean, 10:00etan. Eta ondoren, Sortzen Ikasbatuaz festan sartuko gara Antoniutti parkera.
Beloagako Gaztelua ere ezagutuko dugu, 11:00etan. Beñi Agirre eta Joxe Mari Iturrioz lagun dituela Xabier Sukia sartuko da gaztelu horretan. Sareko berriak astintzen, aste honetan, Maite Goñi, Gorka Julio eta Luistxo Fernandez.
10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna' saioak kateatuko zaitu.