Euskadi Irratia
Larunbata
Onintza Enbeita eta Arantxa Urretabizkaia aurrez aurre, 'Amarauna' saioan
ERREDAKZIOA | G.U.
Irlandako abortu legeaz eta aitona-amonek bilobak zaintzeko egiten duten ahaleginaz ariko gara eurekin. Fangus Alkiza interpretazio zentroa ere ezagutuko dugu eta Oialumeren 75. urtemugaz ariko gara.
Onintza Enbeita eta Arantxa Urretabizkaia izango ditugu larunbatean, ''Amarauna' saioan, eta, eurekin, Irlandako abortu legeaz, aitona-amonek bilobak zaintzen egiten duten ahaleginaz eta aktualitateko beste gai batzuei buruz, '14.000 karakteretan', 10:00etan.
Bestalde, Fagus Alkiza interpretazio zentroa ezagutzeko bidaia egingo dugu 10:30ean: 5 urte beteko ditu eta sormenaren habia proiektua aurkeztuko digute, irudigileen eguna baita larunbatean. Enkarterriko gastronomiaz ere arituko gara 11:30ean, bertako tipula gorria eta Hondarribi Zuriz egindako bermutaz, munduan bakarra, Zallan. Saioa amaitzeko, Oialume dantzatokiaren 75 urteak gogoratuko ditugu Asier Gozategi, Xabier Solano eta Abibarekin.
Larunbat eta igandero, 10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna'.