Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Zientzia

Espermatozoidearen aurkikuntza

G.R.

Euskadi Irratia

'Norteko Ferrokarrilla' saioan. XVII. mendera egingo du salto, mikroskopioaren garapenak ekarritako aurkikuntza interesgarri bat ezagutzera.

EHUko Alvaro Aragon historialaria bueltan da ''Norteko Ferrokarrilla'' saioan. Harekin XVII. mendera egingo dugu salto. Mende hartako hasieran mikroskopioa eta teleskopioa garatu ziren, eta horrek ate handi bat zabaldu zion zientziari. Besteak beste, Antoni van Leeuwenhoek nederlandarrak espermatozoidea aurkitu zuen.

Aurkikuntzak aldaketak ekarri zituen sexualitatea eta ugalketa ulertzeko moduan, bai zientziaren esparruan, bai eta zientziatik kanpo ere bai. Gizakiak ez zuen ugalketa guztiz ulertzen, baina esperman mugitzen den animalkulu bat zegoen, gizaki baten miniatura bat agian.