Itxi

Irratia

X-grupo_dest_especiales-X

X-grupo_dest_especiales-X

Memoria historikoa

'Franco bakarrik aterata, Erorien Haranaren esanahia ez da desagerrarazten'

EITB.EUS

Josu Ibargutxi Frankismoaren Krimenen Aurkako Euskal Plataformako kidea izan da Euskadi Irratiko 'Amarauna' saioan, Franco diktadorearen gorpuzkinak Erorien Haranetik aterako dituztela jakin berritan.

  • Erorien harana

    16:15 min
imagen player
imagen player
imagen player

36ko Gerran, altxamenduaren alde borrokan hil zirenen omenez agindu zuen Francok, Erorien Harana eraikitzea. Baina gerra bukatu eta ia 20 urtera, nazionalen bandoko hildako horien senideengana jo zutenean, uste baino gutxiago zeuden, gorpuzkinak hilerrietatik atera eta ehunka kilometrora zegoen mausoleora eramateko prest.

Azkenean, Francoren aldekoek indarrez atera zituzten hezurrak hilerri askotatik, eta ez garaileen bandokoak bakarrik. Orain, Espainiako Gobernuak iragarri du, Francoren gorpuzkinak atera egingo dituztela bertatik.

Ia 34.000 lagunen gorpuzkinak daude gaur egun Erorien Haranean, bi bandoetakoak. Aranzadiren arabera, 1.195 euskal herritarren gorpuzkinak, tartean. Haien senideen ustez, ahal den heinean, gorpuzkinak identifikatzen eta familiari itzultzen ahalegindu behar dute instituzioek.