Euskadi Irratia
"Urrezko Disko"
'Spirituals': Marian Andersonen une artistikorik onena
O.K.
Euskadi Irratia
Kantari liriko beltzen ama espirituala izan da Marian Anderson. Eta baita Estatu Batuetako arraza-borrokaren ikonoa ere.
Kontralto harrigarri honen momenturik onena jasotzen du Spirituals diskoak, 1936tik 52ra bitarteko grabazio sortan.
''Spirituals'' diskoan, 30 kanta espiritual ezagun aurkituko ditugu. Era guztietako kantak. Samintasunez beteak batzuk, alaiak eta jostalariak beste batzuk eta baita garaipenaren poza adierazten dutenak ere. Gehienei ez zaie swing eta jazz igurtzirik falta. Nabarmenena dena den, Marian Andersonen ahotsa bera da. Kontralto erregistro oso zabala du eta erraztasun osoz aldatu ditzake ahotsaren kolorea eta inflexioa. Diskoan barrena beraz, bi kantari desberdinen ahotsak entzuten ari garela pentsatu dezakegu. Adituen esanetan, oso aldian behin jaiotzen dira horrelako ahots bitxiak. Arturo Toscaninik esandakoa da, ''ehunka urtean behin entzuten direla'' Andersonena bezalako ahotsak.
''Spirituals'' bilduman gai espiritualak interpretatuz entzungo badugu ere, Marian Anderson opera kantaria izan zen batez ere. Estatu Batuarra izan arren, Europan hasi zuen bere karrera. Batik bat, Estatu Batuetako arraza segregazioaren ondorioz. Horren lekuko da 1939garren urtean gertatu zitzaiona. Iraultzaren Alabak elkarteko emakumeek debekatu egin zioten Washington D.C.ko Constitution Hall aretoan kantatzea. Protesta modura Estatu Batuetako presidentearen emaztea, Eleanor Roosevelt, irten egin zen elkartetik eta errezital berezi bat antolatu zuen Lincoln Memorial-en Marian Andersonek kantatzeko. Kontzertu horretan 75.000 lagun bildu ziren. Harrez gero, beltzen eskubide-zibilen ikono bilakatu zen.Marian Andersonen ospe eta prestigioari esker mundu lirikoaren ateak zabaldu zitzaizkien artista beltzei eta lan izugarria egin zuen kontzertu aretoetako arraza-segregazioa hautsi eta gainditzeko. Ahalegin hoiek guztiak kontuan hartuta, Nazio Batuen erakundeak Bakearen Saria eman zion Marian Andersoni eta hil aurretik Grammy Sari bat ere jaso zuen, ibilbide profesional oparoaren aitortza modura.Hauexek dira ''Spirituals'' bilduman jasotako 30 kantak:
1. Deep River Marian Anderson 2:30
2. He''s Got the Whole World in His Hands Marian Anderson 2:03
3. Roll, Jerd''n, Roll! Marian Anderson 2:08
4. Go Down, Moses Marian Anderson;Franz Rupp 2:41
5. Crucifixion Marian Anderson;Franz Rupp 4:02
6. Sometime I Feel Like a Motherless Child Marian Anderson 3:04
7. Let Us Break Bread Together Marian Anderson;Franz Rupp 1:34
8. Plenty Good Room Marian Anderson 1:41
9. Every Time I Feel de Spirit Marian Anderson 1:36
10. If He Change My Name Marian Anderson 3:04
11. O What a Beautiful City! Marian Anderson 1:57
12. Nobody Knows the Trouble I See Marian Anderson 3:39
13. Hear de Lam''s A-Cryin'' Marian Anderson 2:54
14. My Lord, What a Morning Marian Anderson;Franz Rupp 3:26
15. Were You There? Marian Anderson 3:28
16. On Ma Journey Marian Anderson 1:52
17. De Gospel Train Marian Anderson 1:36
18. Soon-a Will Be Done Marian Anderson 2:09
19. Sinner, Please Marian Anderson 2:04
20. Honor, Honor Marian Anderson 1:46
21. Ride On, King Jesus Marian Anderson 2:09
22. Poor Me Marian Anderson 4:00
23. Hold On! Marian Anderson 2:26
24. My Soul''s Been Anchored in the Lord Marian Anderson 1:51
25. Hard Trials Marian Anderson 1:57
26. Dere''s No Hidin'' Place Down Dere Marian Anderson 0:53
27. Trampin'' Marian Anderson 3:40
28. City Called Heaven Marian Anderson 4:50
29. Lord, I Can''t Stay Away Marian Anderson 2:24
30. Heaven, Heaven Marian Anderson 1:54