Itxi

Saioak A-Z

HEM-Trindoor Txapelketa

Zarautz, bakarlanean

A.E.

Erredakzioa

Final aurrekoetan kanporaketa jokatu gabe sartu da Zarautz. Astigarraga izatekoa zen aurkaria, baina hauetako kideetako baten azken orduko lesioa tarteko ezin izan dute parte hartu.

Zarautz, beraz, zuzenean sailkatuta. Baina behin EiTBren Donostiako Miramongo egoitzan egonik, saioa eginda, hori bai!

Codeam triatloi taldeko hiru kidek osatu dute zarauztarren taldea: Patri Damian eta Bego Urbitarte eskubaloi jokalari oihak arraunerako eta korrikarako, eta Miren Casado distantzia luzeko euskal triatloilaririk puntakoenetakoa bizikletarako.

Patrik arraunean 750 metroak 3''00"an eginda hasi du Trindoorra; hasi eta buka ergometroa indar-erresistentzia gogorrean jarrita egin du, eta arraunlaria ez izateko bikain eutsi dio. Miren Casadok hartu du erreleboa, eta mendateren bat faltatu zaio bidean (je); garapenarekin eta bizikleta gaineko jarrerarekin asmatu ezinda ibili da une batez, eta azken kilometroan eman du onena, 4 kilometroko saioa 6''28"an amaituz. Eta azkenik Bego Urbitarteren txanda korrikako zintan kilometro eta erdi egiteko; kilometroa 4 minutu bueltako erritmoan osatu du saioa, azken metroetako txakalalditxoari ondo eutsiz: 6''05".

Iaz final aurrekoetaraino iritsi zen Zarautz beste hiruko batekin, eta aurten ere koska bera lortua dute Damian, Casado eta Urbitartek. Gernika izango dute final aurrekoetako aurkaria.